Naiz+ Naiz+

Betiko Ikastolako ikasleak geldi, indarkeria matxistaren aurka

 

Betiko Ikastolako ikasleak indarkeria matxistaren aurka egiteko martxan ipini dira. Beno, martxan, baino, geldi… izan ere,  indarkeria matxistaren kontrako "mannequin challenge" egin dute DBH1ko ikasleek.

Sare sozialetan bolo bolo dabil manikien erronka. Bideoan ageri diren protagonistak denda bateko panpinen gisara geldi agertzea da kontua, eta, hala ageri dira Leioako ikasle hauek, indarkeriaren aurrean, baina, martxan jartzeko deiarekin!