\r\n

Olentzerok eta Mari Domingik gutun mordoa jaso dituzte egunotan eta era guztietako jostailuak eskatzen zizkieten bertan Euskal Herriko txoko guztietako umeek. Gernika Lumon, baina, eskari berezia egin dute hamarnaka haurrek, espetxean dituzten senideak ez ezabatzea galdegin baitiete Gabonetako bi protagonistei, eta bide batez, Gernika-Lumoko Udalari.

\r\n

Gernika-Lumoko Udalak Lauhortz taldeari eta preso eta iheslarien aldeko aldarriari iskin egin nahian, beregain hartu du herriko Olentzeroren etorrera. Lau hamarkadetan ekitaldi honen prestaketaz arduratu den presoen eskubideen aldeko kultur taldeak \u00aboso larritzat\u00bb jo du erabakia.

\r\n

Gernika-Lumoko hamarnaka umek, txikiak izan arren, tamalez dispertsioa zer den ondo ezagutzen dutela frogatu dute sare sozialetan dabilen bideo honekin. Euren eskari berezia ere egin dute bertan.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Dispertsioaren lekuko txikiak

Olentzerok eta Mari Domingik gutun mordoa jaso dituzte egunotan eta era guztietako jostailuak eskatzen zizkieten bertan Euskal Herriko txoko guztietako umeek. Gernika Lumon, baina, eskari berezia egin dute hamarnaka haurrek, espetxean dituzten senideak ez ezabatzea galdegin baitiete Gabonetako bi protagonistei, eta bide batez, Gernika-Lumoko Udalari.

Gernika-Lumoko Udalak Lauhortz taldeari eta preso eta iheslarien aldeko aldarriari iskin egin nahian, beregain hartu du herriko Olentzeroren etorrera. Lau hamarkadetan ekitaldi honen prestaketaz arduratu den presoen eskubideen aldeko kultur taldeak «oso larritzat» jo du erabakia.