Naiz+ Naiz+

Dispertsioaren seme alabak

Euskal presoen sakabanaketa indarrean dagoenetik, kilometro amaigabeek markatutako bidean belaunaldi bat jaio eta hazi egin da Euskal Herrian. Asko dira euren seme alabak kristalaren atzetik hezten ikusi dituzten gurasoak, eta beraz, asko dira dispertsioa ezagutu duten seme alabak. Topatu atari digitalak, espetxea, erbestea eta heriotza gertutik ezagutu dituzten lau gazterekin egon da, dispertsioaren seme alabak diren horiek hezurmamituz. Bizitako oztopo eta trabak aletu eta dispertsioari «hortzak erakutsiz» aurrera egin dutela adierazi dute erreportaian.

Dispertsioaren seme alaba hauek 'Kalera, kalera' dinamikari babesa eskaini diote Usurbilen.