Naiz+ Naiz+

‘Dundu ñuule amna solo’ edo bizitza da handiena

‘Iruñea Nola’ ekimenetik hedatu dute honako abestia. Iruñean Espainiako Poliziaren komisaldegian hil zen Elhadji Ndiaye gogoan zabaldu dute #BlackLivesMatter (beltzen bizitzak inporta du) leloarekin. Senegaldar komunitatea, Iruñea Nola Brass Band, Sustraian Records, Africa United, Ekinklik Argazkiak eta LaNabe aritu dira elkarlanean.

Larunbatean 18.00tan manfiestazioa izango da Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuta. Iruñeko alkatearekin, Joseba Asironekin, izan dira gaur afrikar komunitatearen hainbat ordezkari, polizia espainiarraren beldurrez bizi direla salatu dute