Naiz+ Naiz+

Egurra ta Kittoren lan berriak sarean

Plazaz plaza ekin diote berriz ere Egurra ta Kitto taldekoek, abeslaria eta baxujolea aldatuta (Debako Iker Vela eta Tolosako Julen Arrieta dira kide berriak) eta lau abesti berri grabatuta itzuli dira. ‘Itxaropen bideak’ post honen hasieran, «gure bizitzan ondoan ditugun pertsona garrantzitsuei eskainia» egileen esanetan.


‘Ikasi dugu’: «Halabeahrrez urrun egon ondoren berriz elkartzen diren bi pertsonez hitz egiten du Jose Luis Otamendi olerkariak idatzitako abesti honek».


‘Asteburua’: «Punk estilora gerturatzen den abesti indartsu honek parrandei buruz hitz egiten du».

 


‘Amaitu da’: «Gaizki ateratako maitasun istorio bat oinarri»