Naiz+ Naiz+

Ernaik hotel bat «okupatu» eta turismo «basatia» salatu du

Ernaiko kideek Donostiako Gros auzoan dagoen Arrizul hotela «okupatu» zuten pasa den maiatzaren lehenean, «hotelak eta turismo basatia gure hiria eta gure bizitzak okupatzen eta suntsitzen ari direla salatzeko».

30 bat gaztek egin zuten ekimena, arratsaldeko 19.00ak aldera. Hotelaren harreran pintaketak egiten zituzten bitartean, beste ekintzaileak hotelean sartu eta agiri bat irakurri zuten. Donostian «turisten inbasioa» sufritzen dutela salatu nahi izan zuten ekimenarekin.

«Geure kaleak kameradun kolonoz betetzen ari dira; handik eta hemendik paseatzen, terraza erraldoietan geroz eta garestiagoa den kafea hartzen, pintxo barra amaigabeetan sabelak betetzen... eta gu bitartean, barraren atzean gaude. 12 orduz lanean jarraian, beltzean kobratzen, jai egunik gabe, kontraturik gabe... edozein baldintzatan! Enpresari eta nagusiek geure kontura poltsikoak betetzen dituzten bitartean, gu geroz eta esplotatuago gaude. Horra hor susperraldi ekonomikoa!», salatu zuten.

Ekimena azkarra izan zen, bost minutu inguru eman zuten bertan.