Naiz+ Naiz+

Errefuxiatuen alde, tipi-tapa, Gernikara

80 urte beteko dira aurten Gernika bonbardatu zutela eta urteurren borobilerako ekimen berezia prestatu du Ongi etorri errefuxiatuak Bizkaia plataformak. Euskal Herri osotik Gernika-Lumora helduko diren jende zutabeak antolatu nahi dituzte datorren apirilaren 29rako. Era berean, 29 eta 30ean Errefuxiatuekin elkartasunerako nazioarteko topaketak egingo dituzte bertan.

Muxikan elkartuko dira zutabe guztiak apirilaren 29ko 16.00tan eta oinez zein txirrindan jarraituko dute, guztiak bat, Gernikaraino. Antolatzaileek 5.000 lagun inguru batzea aurreikusi dute. Hitzordurako prestatutako behin behineko egitaraua ongietorrierrefuxiatuak webgunean aurki daiteke.