Naiz+ Naiz+

Errusiako iraultzaren 100. urteurrena hizpide, Oñatiko Gaztetxean

Sobietar iraultzak 100 urte bete dituela eta, egitarau berezia antolatu du Oñatiko Gaztetxeak urtemuga ospatu eta gertakari hura gertutik ezagutzeko.

Iraultzaren urteurrena aitzakia «ederra» deritzote antolatzaileek, «XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikasi, eta bide batez, sistemaren edo gizarte ereduaren eztabaidari heltzeko». Jardunaldi hauetan, ostera, historiaz gainera gaur egungo gaiak zeharka lantzeko aukera ere egongo dela iragarri dute. Hala nola Euskal Herriaz, ekologiaz, feminismoaz edota anti-desarrollismoaz hitz egiteko tartea izango baita.

Eskaintza zabala prestatu dute azaroaren 5etik 19ra eta denetariko ekitaldiak egongo dira: hitzaldiak, autoformakuntzak, pelikula-dokumentalak, poesia errezitaldia, lau fanzine, musika bilduma bat, bazkari errusiarra...

Jardunaldiak ezagutzera emateko hainbat bideo partekatu dituzte sare sozialetan. Era berean, hona hemen azaroren 5ean hasi eta 19ra arte luzatuko diren jardunaldien egitaraua aurkezten duen kartela:

 

 

 

Bergaran ere, sobietar iraultza gogoan

Bergaran ere hizpide izan dute Errusiako iraultzaren 100. urteurrena, izan ere Sobieta deritzon taldeak zenbait ekintza antolatu ditu azken egunetan Debagoieneko herri honetan. Mendeurrena ospatzea eta iraultza hark izan zuen garrantzia gogora ekartzea izan dira antolatu duten egitarauaren helburu nagusiak. Azaroaren 3an, adibidez, ‘La joven guardia’ liburuaren aukezpena egingo dute Bergaran.