Naiz+ Naiz+

Espainola kendu eta ikurrina jarri dute bizardunek, Azpeitian

Aspaldian ez genuen euren berririk, Azpeitian agertu dira oraingoan bizardunak, espainiar bandera kendu eta horren lekuan ikurrina jarri dute udaletxean. Ekainaren 5ean herrian izango den galdeketan independentziaren alde botoa emateko deia egiteko baliatu dute ekimena.