Naiz+ Naiz+

Eta apirilaren 9an, zer?

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio nazionala antolatu du Euskal Herriko mugimendu feministak. Datorren apirilaren 9an izango da Gasteizen eta «11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest» izango du lelo.

Gaur, mundu guztia Emakume Langileen Nazioarteko Egunaz hizketan dagoen honetan manifestazio horren zergatiak azaltzeko Hala Bedik ekoiztutako bideoa dakarkigu. Egunero baita martxoak 8, ezta?