Naiz+ Naiz+

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen hitzordua, Gasteizen

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek larunbat honetan Gasteizen dute hitzordua. Pasa den otsailaren 20an, Oñatin egindako topaketei eman nahi diote jarraipena, izan ere, bertan Hego Euskal Herriko herrialde denetako 250 lagun inguruk parte hartu zuten.

2015. urtean Laudioko gazteek topaketak antolatuta, urte dezenteko gabeziari erantzun zioten;  izan ere, denbora asko zen Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladak batzen ez zirela. Dirudienez, ohiturari eutsi diote berriz ere.

Topatu gazte atari digitalak Oñatiko Topaketetan bildutakoarekin bideo erreportaje ederra egin zuen.