Naiz+ Naiz+

#Filtro20urte gogoan iheslarien etxerako bidea hasi denean

Askapenak postontzian: Udara honetan 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jaso zela. 1994ko abuztuaren 24ean Uruguayen, Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoen estradizioa ekiditeko borrokan, Filtroko ospitalaren kanpoko esplanadan batutako jendeak errepresiorik bortitzena pairatu zuen. Ehunka zauritu, dozenak atxilotu eta bi gazte uruguayar erail zituen UIruguayko polizioak:Fernando Morroni eta Roberto Facal.

Hau kontuan izanda eta Errefuxiatu eta iheslari politikoek etxera itzultzeko erabakia hartu duten honetan, Askapena eta Oñatiko herriarekin elkarlanean ekainaren 21erako, (Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Eguna) ekitaldi politikoa eta egun guztiko egitaraua antolatu dugu.

--> HEMEN EGUNEKO KARTELA

Iheslarien etxeratzeaz France3-n

Euskal Iheslari Politikoen jaioterrirako itzuleraz Frantziako Telebista publikoak hedatu berri du erreportaje bat adibide zehatzekin. Belaunaldi ezberdineko iheslarien itzuleraz ari da Ipar Euskal Herrirako saio berezituan: