Naiz+ Naiz+

Galdeketen hurrengo olatuari heltzeko, ‘eman bortzekoa’

Erabakitze eskubidearen aldeko olatu handienaren biharamunean, atsedenik ere ez du hartzen Gure Esku Dagok eta ekainaren 18ko olatu berria iragartzeari ekin dio. Orduan Nafarroak hartuko du lekukoa.

Zehazki, Basaburuan , –Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzaron, Igoa, Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Orokieta-Ola, Udabe–, Imotzen, –Eraso, Etxaleku, Goldaratz, Latasa, Muskiz, Oskotz, Urriza, Zarrantz–, Mendialdean, –Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri–, Sakanan, –Altsasu, Arbizu, Arruazu, Irañeta, Irurtzun, Lakuntza, Olatzagutia, Urdiain, Ziordia–, eta Bortziritan, –Arantza, Bera, Lesaka, Igantzi, Etxalar–. egingo dira galdeketak.

Azken honek bideoklip ederra egin du deialdia zabaltzeko. ‘Eman bortzekoa’ du izena. Urtarrila eta maiatza bitarte egin dute grabazioa. 300 lagun baino gehiagok hartu du parte eta 100 lokalizaziotik gora bisitatu dituzte, denak Bidasoako herrian, Bortziritan.