Naiz+ Naiz+

#Garagardofesta 2012: «Gure Iruñea zaharrean abesten eta topa egiten jarraitu nahi dugulako»

Gora Iruñeak asteburuko #GaragardoFestaren berri emanez igorri duen KRONIKA (abajo en castellano).

Duela urte batzuk lagun batzuk mahai baten inguruan garagardo batzuk edaten bildu ginen. Iragandako urteen pasadizoak kontatzen genion elkarri. Jarauta kaleak zuen Alegria, asteburuetako Jarana... zein oroitzapen onak! Baina garaiak aldatuz doaz eta instituzioen utzikeriak, araudiek, merkatal gune handiak, poltsikoetako zuloek, “krisi” famatua... Iruñeko bihotza tristetu dute. Beharra ikusita peñak, tabernariak eta auzokideak lanean hasi ziren gure kale maitatuak merezi duen giro herrikoia berreskuratzeko, berehala garagardo festaren ideia sortu zen. Aldapa peñan hasi ziren bilerak eta dagoeneko zortzigarren garagardo festa ospatu dugu.

Urtez urte parte hartzen duen jende kopurua handituz doa, antolakuntza akatsak gutxituz doaz. Ia bost urtetan 600 garagardo zerbitzatzetik 12.000 zerbitzatzera pasa gara. Zonaldeko peñez eta Iruña Taldeaz aparte bizilagunek, Peñen Federazioak, babesleek eta tabernariek ere laguntza aktiboa ematen dute, azken hauek egun honetan etekin ekonomikoak ere lortzen baitituzte.

Larunbatean Iruñeko bihotza kolorez janzteko helburua gauzatu genuen berriz ere. Jendetza kalean eta tabernak, peñak, lokalak bete beteak. Sortutako jai giro herrikoiak Sanferminetako gauak ekarri zituen gogora. Garagardoak hartzeko aitzakiaz ehundaka lagunek gau miresgarri batez gozatzeko aukera izan zuten, euriak ere ez zuen jaia hondatu. Jendetza horren handia zen saltxitxa bokatak eta garagardoak nahi baino lehen bukatu zirela eta ez soilik Jarauta kaleko tabernetan, ondoko kaleetan ere afal orduan jendetza zegoen. Garagardo aniztasunak ere arrakasta lortzen lagundu zuen. Nahiz eta aurrekontu txikia izan munduko leku askotako garagardoak dastatu genituen, ohiko zaporeak baina baita berriak ere. Bono sistemak geroz eta arrakasta gehiago du eta salgai jarri eta ordu gutxira bukatzen dira. Baina garrantzitsuena kaleak hartzen duen irudia da, azaroaren bukaerako egun hotz batean jendez beterik egotea garagardo onez eta konpainia hobez gozatzen.

Parte hartu dezagun ekintza herrikoietan, erakutsi dezagun Iruñea denok garela eta gure hitza aintzat hartu behar dutela. Gure Iruñea zaharrean abesten eta topa egiten jarraitu nahi dugulako.

Hace algunos años, un grupo de amigos compartiendo mesa y unas cañas comentaban batallitas de sus años mozos. La Alegría que tenía la calle Jarauta, La Jarana de los fines de semana… ¡Qué recuerdos! Pero cambian los tiempos y el abandono institucional, normativas, las grandes superficies, el agujero en el bolsillo, la famosa ‘’crisis’’ … han entristecido el corazón de Iruñea. Enseguida surgió la idea de hacer una fiesta de la cerveza. Darle caña a la zona, un día aparte de los Sanfermines. Empezaron las reuniones en la peña Aldapa y como quien no quiere la cosa ya hemos celebrado la octava edición.

Cada vez acude más gente, los fallos organizativos se van limando (agradecemos vuestra ayuda y paciencia). Pero es que hemos pasado de servir 600 cervezas a 12.000 en apenas 5 años. Además de todas las peñas de la zona e Iruña Taldea, colaboran activamente vecinos y hosteleros (que reciben un soplo económico importante ese día), Federación de peñas y los fieles patrocinadores de todos los años.

Este sábado hemos visto materializado el objetivo de darle vida al corazón de Iruñea una vez más. El gentío llenaba todas las peñas, locales y bares. El ambiente festivo popular creado recordaba a noche sanferminera. Con la escusa de echar unas cervezas cientos de personas disfrutaron de una mágica noche, ni siquiera la lluvia aguó la fiesta. La variedad de cervezas ha aportado también su granito de arena al éxito de la jornada. Pese a tener un presupuesto ajustado hemos probado cervezas de muchas partes del mundo, sabores clásicos y también novedosos. El sistema del bono cada vez tiene más aceptación. Pero lo más importante es ver el aspecto que tiene la calle, repleta de gente alegre en un frío día de noviembre, disfrutando de buena cerveza en compañía.

Sigamos acudiendo a los actos populares, demostremos que Iruñea somos todas y todos y que nuestra voz también debe ser tenida en cuenta. Queremos seguir brindando y cantando en el corazón de nuestra vieja Iruñea.

Gora Jai Herrikoiak!
Gora Jai Parte Hartzaileak!
Gora Jai Euskaldunak!
Gora Jai Parekideak!
Gora Iruñea!