Naiz+ Naiz+

Gasteizko herri harresia 1, 2, 3, 4 bideotan

Mundu osora hedatu dira Gasteizko harresiko irudiak eta bertako hedabideok desobedientzia erakustaldi honen berri zabal eman dugu. Sarean etenik gabe zabaldu dira bertako argazkiak, bideoak, mezuak... Horietako batzuk aukeratu ditugu hemen, laburpen gisa edo:

1.- Desobedientzia, elkartasuna:

Gizon honek Ertzaintzaren aurrean erakutsi zuen jarrera sendoak txalo zaparrada eragin zuen Gasteizen bertan, eta baita sarean ere. Juan Carlos Mohr-ek hedatu zuen lehenbizi zuzenean Twitterrez, bideo ikusiena da Youtubera Unai Rebollok igo ostean (Mohr-en laburpen bideoa Youtuben).

2.- Maitasuna eta duintasuna VS. Legea eta indarkeria

Neska honen irribarreak, Ertzaintzak bazeramenan, kamerari begira musu emanez... barrenak astindu dizkio ikusi dituen orori eta Gasteizko harresiaren izaeraren adierazgarri bikaina bilakatu da: maitasuna, duintasuna.

3.- Ertzaintzaren neurria

Ohikoa denez «Ertzaintzak neurriz» jardun zuela esan zuen Josu Erkoreka Lakuako Gobernuaren bozeramaileak dena pasa zenean. Neurri horren inguruan Ahotsak egin du bilan lana bideo honetan. Ez da bakarra, Youtuben ikusiena Argiak Igarki Roblesen atxiloketa gertatu orduko igo zuen bideo HAU izan da, dezente ikustaldi izan ditu Alberto Pradilla GARA eta NAIZeko kazetariak igotako bideoak ere. Sarean gehien zabaldu den irudia Ertzaintzak gazte bat iturri batean ito beharrean izan zuenekoa da, eta baita honen bideo parea ere. Alde batetik jasotakoa eta gertuagotik. Neurririk gabe aritu ziren, eta nabarmen ageri da hori Topatu.info-ren laburpen bideoan ere.

4.- Senideen hitza

Javier Esteban, atxilotuetako Ibon Estebanen aitak Ahotsa.info-ren bidez helarazi ditu bere hausnarketak. Nola bizi izan dituen egun hauek eta baita harresiko uneak ere.