\n"}
Naiz+ Naiz+

Gazte Danbada, auzolanean gazte herria biziz

Ehunka gazte hurbilduko dira egunotan Laudiora bertan izanen baita ostegunetik astelehena bitarte Gazte Danbada. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek antolatuko ekimenak ‘Esna harrapa gaitzala’ du lelo eta «bestelako herri baten aldeko borroka hauspotzea» du jomuga.

Hamaika kontzertu, mahai-inguru, tailer, antzerki eta ekitaldi izango dira lau egunetan. Hemen egitarau osoa.

Mimoz prestatu dute Gazte Danbada eta hilabeteak eman dituzte barrura begirako lanei arreta ipintzen. Zehazki, antolaketa ereduan, elikaduran eta musikan jarri dute arreta.

Gazte Danbada, barrura begirako ariketa

 

Gazte Danbada, elikadura burujabearen alde

 

Gazte Danbada, musikari gazteak hauspotuz

 

Musika sortzaile gazteak bultzatzeko asmoz, ‘Oholtza gainean bakerik ez’ proiektua abiarazi dute. Egitasmoan izena ematen duten talde orok izango dute egunotan Gazte Danbadan jotzeko aukera. Hortaz gainera, bi musika taldek zuzeneko grabatzeko aukera izan dute.

Hibakusha, oholtza gainean

Liher, oholtza gainean

Skabidean, oholtza gainean

 

Hona hemen #GazteDanbada traolak Twitterren pizten dituen elkarrizketak: