Naiz+ Naiz+

«Gu geu gara alternatiba», Gazteraiki topaketen emaitza

Añorgako Firestone lantegi okupatuan alternatiben bidea hasi zuten orain urtebete. Pausoz pauso, herriz herri eta auzoz auzo ekarpenak egin ondoren, pasa den abenduaren 9tik 11ra ehunka gazte elkartu ziren Barañainen, Gazteraiki Topaketetan.

Topaketetako irudiak, gogoetak, grinak eta ametsak bildu ditu Topatuk bideo honetan.