Naiz+ Naiz+

Hibakusha, oholtza gainean

'Oholtza gainean bakerik ez' Topatu gazte proiektu komunikatiboak Gazte Danbadari begira sustatutako ekimenaren baitan hiru taldek zuzeneko kontzertu bat grabatzeko aukera izan dute. Lehenengoa, Iruñerriko Hibakusha taldeak eskaini du.

Hibakusha 2013. urtean sortzen den euskal metal musika taldea da. Tears from Hiroshima eta Kerasy nafar taldeak desegin eta gero, talde berria osatzen duten bost kideak elkartu eta Abuztuak 6 diskoa konposatzen dute.