Naiz+ Naiz+

Ikurrina «berriztatzeko» esperimentuak, Bizkaian

Captura_de_pantalla_2017-06-23_a_las_9.29.35
Mungiako jaien argazkia. (Erre Harria Nahikoa)

Badirudi Bizkaia aldean ikurrina tradizionalarekin aspertu eta hura berriztatzeko lanetan dabiltzala.

Orain bi aste Laukizen aurkitu genuen lehen esperimentua. Orduko hartan oihal ederrean estanpatua eta herriko masta batean dantzan. Ikurrinaren koloreak errespetatuz, marra berdeen noranzkoa aldatu zioten.

San Pedroko jaietan sartzear den Mungiako herria ere, inbidiaz edo, kaleetan zintzilikatutako ikurrinak ere moldatu ditu. Oraingoan, gorria behar duen lekuan berdea ipiniz eta berdearen tokian, gorria. Daltonikoren bati utziko zioten ikurrinak erosteko ardura edo?

Irudia azkar zabaldu da sare sozial eta mugikorretan. Guk Facebooken aurkitu dugu, Erre Harria Nahikoa-ren perfilean.