0 commentaires

«Ikusi! ranrober bat izarretara bidean!»

Imanol Urbieta abeslari eta irakaslea zendu zen atzo, 83 urte zituela. Euskal kantugintzari eta hezkuntzari emandako bizitza izan da Urbietarena, eta, berekin ikasi zuen belaunaldi oso batek euskaraz abesten. Bereak dira ‘Jon Braun’, ‘Txiki txiki txikia’, ‘Kalera kalera’ eta ‘Ran Rober Ran’ abestiak, besteak beste.

Gorazarre berezia egin zioten orain bi urte Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan, bertan izan baitzen irakasle. Atzo zendu ostean, sare sozialek hartu zuten lekukoa eta maisuaren izen abizenak traola bihurtuta bat-bateko omenaldia gertatu zen.

Musika mundutik zein euskalgintzatik iritsi ziren oroimen txioak.

Norbanako askok parte hartu nahi izan zuten eta txikitatik memorian iltzatuta zituzten abestiak gogora ekarriz esan zioten adio Urbietari.

/