Naiz+ Naiz+

Palestinaren okupazioa, segundo gutxian

Visualizing Palestine proiektuak kaleratu du honako mapa interaktiboa. Segundo gutxian sionismoak Palestinako lurrak nola okupatu dituen azken hamarkadetan azaltzen du.

Garai nagusiak ditu ardatz kontakizunean. Lehena 1882tik 1917a artekoa, garai horretan hasi ziren europear sionistak Palestinan lekua hartzen. 1897an egin zuen Sionisten Munduko Kongresuak Palestina hartzeko deia. 1917 eta 1948 artekoa da bigarren tartea, Britainia Handiaren babesak nabarmendu zuena. Hirugarrena, 1948 eta 1967 artekoa, Nakbaren garaia, ia milioi bat palestinarren desplazamenduarekin. 1967 eta 1993 artekoan lurren okupazioa nabarmendu zen eta ordutik hona kolonizazioaren jarraipena. [Info +]