0 commentaires

Jai «herrikoi, euskaldun eta parekideak» antolatu ditu Baionako Gazte Asanbladak

Baionako Gazte Asanbladak uztailaren 29tik abuztuaren 2ra ospatuko diren jaien egitaraua aurkeztu du. Gaztetxea lortu izana ospatuko dute festa «herrikoi, euskaldun eta parekideen» bidez. Kontsumo eredutik urrunduz, asanbladak beste elkarte batzuekin batera, eraso sexisten eta diskriminazioen kontrako mezuak zabalduko ditu.

Gazte Asanbladaren egitaraua Patxa plazan egingo dute. Uztailaren 29an, 18.00etan desfile herrikoiak emango die hasiera festei. Hurrengo egunean Eneritz Zabaletak eta Aitor Servierrek bertso-poteoan parte hartuko dute eta ondoren elektrotxarangak giroa alaituko du. Ostiralean, 18.00etatik aurrera kontzertuak eskainiko dituzte, horien artean Arnas taldearena.

Larunbatean ohiko Gazte Eguna ospatuko dute eta eguerdian, hamar euroren truke, tokiko produktuekin egindako bazkaria proposatuko dute. Abuztuaren 2an, Baionako elkartasun taldeak presoen aldeko bazkaria prestatuko du eta Gazte Asanbladak Nat&Watson taldearekin alaituko du.

/