0 commentaires

Juanmi ez da igandean bozkatzera joango

Loading player...

Kataluniako erreferendumaren inguruko bideoa argitaratu du Gure Esku Dagok. Juanmi agertzen da sare sozialetan oihartzun zabala eskuratu duen bideoan, baina bera ez da bozkatzera joango. Hala ziurtatu du kamerari begira… baina zergatik? Bideoan daude azalpenak.

Kataluniako galdeketari babesa emateko manifestazioa izango da larunbat honetan. Gure Esku Dago-k aurreratu duenez, gaur arratsaldean egingo duten agerraldian emango dituzte xehetasunak. Bilboko Euskalduna jauregian egingo dute prentsaurrekoa eta mobilizazioa deituko duten eragile sozial eta politikoetako ordezkariak izango dira.

Pasa den irailaren 16an mobilizazio jendetsua egin zuen Gure Esku Dago-k Bilbon. Orduko hartan, besteak beste, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta ELA eta LABeko ordezkariek parte hartu zuten.

/