Naiz+ Naiz+

Loraldia, ate joka

Apirilaren 9tik 24ra izango da Loraldia Festibala eta hamasei egunez, kulturaz gozatu ahalko da Bilboko erdialdean. Ekimen ugari prestatzen ari dira ordurako eta hamarnaka sortzaileen atea jo dute antolatzaileek, sarean zabaldu duten bideoan ikusi daitekeen moduan. Iratxe Fresnedak, Josu Goikok, Miren Amurizak, Andu Lertxundik, Imanol Agirrek, Bixente Martinezek, Edu Murumendiarazek, Maddi Oihenartek eta Mireia Gabilondok hartu dute parte bideoan.

Asteartean aurkeztuko dute Festibala, Twitterren, baina, iragarri dituzte dagoeneko hainbat ekimen.