Naiz+ Naiz+

Martxan eta osasuntsu Baionako Zizpa gaztetxea

Hilabete bete du Baionako Zizpa Gaztetxeak eta hura ospatzeko, gaztetxeko lehen gaualdiaren bideoa ekoiztu eta zabaldu dute.

2008an sortu zen Baionako Gazte Asanblada eta ordutik, gaztetxe bat lortzeko ahaleginean aritu da. Pasa den urtarrilaren 23an, baina, Herriko Etxearekin akordio bat lortuta, Lesseps kaian aurkitzen den zentroak ateak ireki eta gune autogestionatua bilakatu dute.

Baionako Zizpa gaztetxea ekimen anitzen elkargunea izan nahi du eta horretarako bertan beren aktibitateak prestatzeko proposamena luzatu diete hiriko elkarteei. Anitz izan dira hilabete honetan egindako tailer eta ikastaroak. Tartean astearteetako bertsu-eskolako klaseak, asteazkenetan antzerkia eta tango klaseak, eta ostiraletan tronpeta instrumentuaren tailerra.