Naiz+ Naiz+

Mendialdeak erabaki nahi du

Ekainaren 18an erabakitzeko eskubidearen aldeko olatuak Nafarroa bustiko du. Sakanan, Bortzirietan, Basaburua-Imotzen eta Mendialdean eginen dituzte estatus politikoari buruzko galdeketak. 

Mendialdean galdeketa girotu eta herritarrak bozka ematera deitzeko honako abesti eta bideoklipa egin dute. ‘Hemen gaude’ da abestia, doinua La Jodedera taldeak sortu du eta hitzak Oskar Estangak jarri dizkio. Abestiaren grabaketan eskualdeko hainbat abeslarik parte hartu zuten ere tartean, Maider Ansa, Dani Narbarte, Jaione Olazabal eta Eva Fernandez. Grabaketa, edizioa eta nahasketak Josu Erbitik egin ditu.

Arano, Goizueta, Araitz-Betelu, Areso, Leitza eta Larraun-Lekunberriko herritarrak dira aldiz, bideoklipeko protagonistak.

Mendialdean, 6.630 lagunek izanen dute datorren igandean ozkatzeko aukera. Abel Barriola, Oinatz Bengoetxea eta Aimar Olaizola pilotariak dira aukera duten horietakoak eta euren ekarpentxoa egin nahi izan dute bideo honekin.

Mendialdea eskualdeak lau bailara (Araitz, Urumea, Larraun, Leizaran), 8 udalerri (Arano, Goizueta, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri, Leitza, Areso) eta 28 herri biltzen ditu. Eremuaren berezitasuna kontuan hartuz eta herritar ororengana iristeko bokazio, bozka aurreratua emateko aukera eskainiko da 28 herrietan.

Estatus politikoari buruzko Euskal Herriko lehen herri galdeketa Nafarroan egin zen, Etxarri Aranatzen hain zuzen. Harrez geroztik, 142 herritan egin dira estatus politikoari buruzko galdeketak eta ekainaren 18an, berriz dator olatua Nafarroara.