Naiz+ Naiz+

Motxilak prest

Elkartasuna pilatzen eta motxilak animoz betetzen ari dira Askapenako bost kideren espetxeratze arriskuaren aurrean eta urtarrilaren 30ko data seinalatuaren bezperan. Hitzordua ipinia dago jada: bihar, larunbata, goizeko 11.00tan Iruñeako Caldereria kalean eta sarean zabaldutako bideoaren arabera herritar zein eragileen presentzia ez da bertan faltako.

Alternatibako kideak, EHBilduren talde parlamentariko eleduna den Julen Arzuaga, Comite Internacionalista, Cuba Información telebista edota Euskadiko Cuba elkarteko militanteak ageri dira bideoan motxila prestatzen, bai eta ikasle edota mugimendu feministako kideak ere. Sare sozialetan oihartzun zabala du biharko hitzorduak, Twitterren, adibidez, #PrestatuMotxila hasthag-arekin jarraitu daiteke.