Naiz+ Naiz+

Munduko langileei omen, euskal doinuz

«Internazionalaren bertsio hau harria eta egurraren hizkuntzan dago grabatua, txalapartaz», hala dio LAB sindikatuak bideoarekin batera hedatu duen testuak (Internazionalaren doinuaren historia bideoaren azalpen testuan). Hutsun Txalaparta taldeak egin du musika sindikatuak berak eskatuta. Bertsio hau mundu osoko langileei eskainitako omenaldia dela dio sindikatu abertzaleak.