Naiz+ Naiz+

MusikaZuzeneanen III Jaialdi akustikoa, ikusgai

Urtarrilean III. Jaialdi Akustikoa egin zuten Oarsomusika elkarteak eta MusikaZuzeneankomunitateak Oreretan. Dozena bat musikari igo ziren oholtzara eta bi ordu inguruko emanaldia ederra eskaini zuten. Bertaratu ezin izan zutenak, baina, badute orain gozatzeko aukera ikuskizunaren bideoa eskegi baitu MusikaZuzenean webguneak.

Estilo askotako musikarien bakarkako saioekin gozatzeko aukera dago bideoan. Amorante, Liher, Eneritz Furyak, Imanol Carballo, Jon Basaguren, Mikel Uraken, Ekiza, Lorea Intxaurrandieta, Occhi Di Farfalla, Josu Bergara, Physis Versus Nomos eta Goliath dira protagonistak, eta, gehienak, taldean aritzen diren musikariak izan arren, bakarlari moduan aritu ziren Oreretako emanaldian.