Naiz+ Naiz+

Nafarroa Beherak ikastola berria du

Munhoa ikastolak egoitza berria estreinatu du berriki. Ikasle kopuruak gora egin duen bitartean, Garaziko ikastola ttipiegi bilakatzen ari zen eta hutsik zegoen Azkarateko eskola hau parada bikaina izan da Seaskarentzat.

Obretan hiru hilabetez egon ostean, Azkarateko herriko etxeko auzapez Jean Michel Galant eta Munhoa ikastolako 14 ikasleak izan ziren ekitaldiko protagonistak, Kanaldudek ekoiztutako bideoan ikusi ahal dugun moduan.