\n"}
Naiz+ Naiz+

«Nor zara Elbira Zipitria Irastorza?»

Verkami_cd1ae4567971da0d4509077c40c2863c
Elbira Zipitriaren inguruko dokumentalerako erabilitako argazkietako bat.

IRA 26-2 du izena lanak eta Maider Oleagaren lan dokumental berria da. Egilea Donostiako Fermin Calbeton kaleko 26. zenbakiko 2. solairura joan zen bizitzera 2011n, hain juxtu ere Elbira Zipitriak lehen euskal eskola klandestinoa sortu zuen etxera. Hortik datorkio izenburua lanari eta egileak berak dio Zipitria «benetan nor izan zen» aurkitzeko saiakera dela ikusentzunezkoa. 

Crowdfundinga abiatu dute egileek filma finantzatzeko, HEMEN egin daiteke ekarpena hurrengo bi asteetan zehar.

Lana berritzailea izango dela dio egileak, «bideo-egunkari baten forma» hartuko duelako eta «komunitatea proiektuan integratzeko eta bere berri izatkeo modu berritzaileak» erabiliko dituztela iragarri dutelako.

Lau urte lehenago hasitako bidetik

Oleagak 2013an ekin zion lan honi baina utzi egin behar izan zuen ‘Iragan gunea. Berlin’ lanari ekiteko. Gaur8 astekarian egindako erreportaje batean jaso zuten zuzendaria nola iritsi zen Zipitriak eskola gisa baliatu zuen pisu hartara:  «lan bat eskaini zioten Donostian, eta, lagun baten laguntzaz, etxe bat topatu zuen, jabeek ‘konfiantzazko norbaiti’ alokatu nahi ziotena. ‘Hemen bizi nahi dut’, esan omen zuen ikusi orduko. Bazekien han Elbira Zipitria bizi izan zela, baina ez zekien benetan nor izan zen emakume hura». Hor hasi zuen Zipitriaren ingurukoak ezagutzeko bidea, «Nor da Elbira Zipitria?» galderari segika. Orduan, oraindik, nolako filma izango zen ez zekiela zioen Maider Oleagak, bilaketa izaten jarraituko baizuen oraindik ere... 

Grabaketa lanak hasi dituzte dagoeneko eta hortan ari direla harraptu ditu Zipitriaren urtemugak, maiatzaren 28koa baizen bera. Noski, ezin pasa zoriondu gabe.