Naiz+ Naiz+

Pailazoak ere elkarlanean jarri ditu Gure Esku Dagok

Elkarlana du oinarri Gure Esku Dago dinamikak eta ekainaren 21erako antolatutako ekitaldietan ere praktikan jarriko du. Bost hiriburu beteko dituzte erabakitzeko eskubidearen alde eta elkarlan horretan, pailazoek ere bat egin dute. Donostian, herrialde guztikoek elkarrekin jardungo dute eguerdiko oihal katea amaitu orduko, beste hainbat lagunekin batera:

Txikienentzat eskaintza beste hiriburuetan ere izango da. Donostiako kasuan Ilunben sortu dute Familia gune propioa, 12.30ean izango da ikuskizun nagusia, Gipuzkoako pailazoekin, kirolariekin, suhiltzaileak... bertan izango dira Txirrimi, Mirri eta Txiribiton etaIriren lagunak ere... Baita, ‘Gu ta gutarrak’ ere.

Egun osorako puzgarriak, tailerrak, abentura parkea eta eskaintza zabala osatu dute.