Naiz+ Naiz+

«Polizia grabatzea ez da delitua, eskubidea da»

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideek, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako 'Grabatzea ez da delitua' kanpainaren bigarren erreportajea da honakoa. Ekimenaren xedea Mozal Legeak sortutako nahasmendua argitzea da.

Bigarren bideo honek Polizia grabatzea gure eskubidea dela sostengatzen du eta Mozal Legeak berak irudiak hartzeko eskubidea aitortzen duela dio. Irudien ondorengo erabilera jakin batzuk zigortzen ditu legeak. Baina erabilpen horiek ere oso modu anbiguoan tipifikatzen ditu legeak eta hor dago nahasmenaren gakoa. Hortaz, polizia grabatzea ez da delitua.

Lehen erreportajea:

¿Es delito grabar a la Policía?