Naiz+ Naiz+

Sexu langileen eskubideak aldarrikatu dituzte Donostian kantuz

BilguneFeminista. Sexu langileen nazioarteko egunean, ekainak 2an, San Martin merkatuan egindako Manu Chao-ren "Me llaman calle" abestiaren bertsio euskaratua. 

"Nire gorputza,
nire ogibide,
ni naiz nire jardunen jabe.
Betiereko
lanbide zaharra,
ez al da hala?
Puta ausartak
puta azkarrak,
profesionalak…
askatasunaren
alabak gara.

Kaixo eder hori
Mirentxu nauzu
alu partean bustita nauzu
xoxik baduzu,
ardo hontatik edango duzu.

Kalean gaude,
pisutan gaude,
errepide ta hoteletan.

Gu ez gara kalte, gu gara plazer,

orgasmoa ez al da eder?

Gizon gazteak ta zaharrak,

ezkondu ta ezkongabeak.

Emakumeak, transexualak

migranteak, bertakoak.

adinez ere anitzak...

Gure hautua,
errespetatu,
bizi baldintzak, eskubideak,
defendatu.
Gure hautua
errespetatu.

Puton jarduna
sustatzen duen
sistema berak
zigortzen gaitu.
Hiri-ordenantzak
atxiloketak
ezkutatzera garamatza
hipokrisia
nazkagarria
zuena da erru guztia.

Poliziaren
jazarpena ta
jendearen
epai zorrotza mingarria da
baina guk ondo
dakigu ondo…

sistema honen
genero-sexu
zapalkuntza hau
mantentzen dula,
hamaika izen
urdanga, puta
emakume erraz galdua.
sexu langile
ta prostituta,
gure lanaren harrotasuna.

Gure hautua,
errespetatu,
bizi baldintzak, eskubideak,
defendatu.

Nago, Lore, Bibiana, Ane, euskalduna,
ahaztezina, Ana, Amina, nahi beste,
Laida, Carmela, June, Sherezade,

Mikela, María, Rosa…

Gure hautua,
errespetatu,
bizi baldintzak, eskubideak,
defendatu.

Gure hautua,
errespetatu,
bizi baldintzak, eskubideak,
defendatu.

Gure hautua,
errespetatu,
bizi baldintzak, eskubideak,
defendatu..."