Naiz+ Naiz+

Tolosaldean ‘LIBRE!’ dokumentala

40 gazte independentisten absoluzioa jakin aurretik argitaratutako dokumentala. Epaiketa ikasturtea izan da azken hau eta Tolosaldean hainbat auzipetu dira, tartean Batasunaren eta gazte independentisten aurkako epaiketetakoak. Azken hauek absolbitu egin dituzte, ebazpenaren zain dira besteak eta irailean beste 28 gazte independentistaren aurkako epaiketa hasiko da. Dokumentalean eskualdeko auzien inguruko informazioa jaso dute.