Naiz+ Naiz+

Torturaren arduradunen bila, paretak galdezka

«Tortura 4009 nork?» dioen murala irakurri daiteke Ondarroan. Herritar talde batek margotu zuen salaketa orain aste batzuk eta 4009 torturatu horientzat «egia, justizia eta erreparazioa» eskatzea zuen egiteko muralak.

1960 eta 2013 bitartean jazotako torturak ikertu ditu Paco Etxeberria forentseak gidatutako taldeak, eta, lan honen arabera 4009 euskal herritar torturatuak izan dira tarte horretan. Tortura kasu horien %46a Guardia Zibilen esku gertatu dela ere dio ikerketak. Espainiako Poliziak eragindakoak dira kasuen %45a, eta, Ertzaintza, aldiz, 310 egoeretan jo dute egiletzat, hau da, kasuen%9an.

Turrune Ondarruk, YouTuben publikatutako bideoan, murala nola egin zen ikustera eman eta tortura kasu guzti hauen arduraduna nor den galdetzen du.