\r\n
\r\n

Egia, justizia eta erreparazioa!#stopTortura #tortura pic.twitter.com/s3dJcjnqd2

\r\n\u2014 Ikoitz Arrese Otegi (@iko_stx) 2017(e)ko otsailak 12\n
\r\n\r\n

Azpeitian aldiz, \u00abEgia argitara!\u00bb lelopean torturaren aurkako ekimena egin dute egunotan. 1960tik gaurdaino Azpeitian 73 tortura kasu erregistratu direla salatu dute.

\r\n

\r\n
\r\n

Azpeitiko Ernaik tortura kasuak salatzeko egindako egitasmoa, argazkitan https://t.co/NoMWBMyEzh #Azpeitia pic.twitter.com/vWMPCG2MZ7

\r\n\u2014 Uztarria (Azpeitia) (@uztarria) 2017(e)ko otsailak 13\n
\r\n\r\n

Bara\u00f1ainen ere gogoan izan dituzte tortura salaketak Joxe Arregi zizurkildarra torturatuta hil zeneko urtemugaren ingurumarian.

\r\n
\r\n

#tortura ilunetan ez ahazteko, egia argira! pic.twitter.com/apIVstg0Fh

\r\n\u2014 Ernai Bara\u00f1ain (@ErnaiBaranain) 2017(e)ko otsailak 12\n
\r\n
\r\n

Eta ukitu gabe ubeltzen diren
gorputzatal guztiak
\"Achtung!!\", @berritxarrak#Tortura pic.twitter.com/GVrhGusLzS

\r\n\u2014 Kantu Bat Gara (@KantuBatGara) 2017(e)ko otsailak 13\n
\r\n\r\n

Bilbon eta Iru\u00f1ean ere ekimenak izan dira torturaren aurka.

\r\n
\r\n

Aski da, tortura gehiagorik ez! pic.twitter.com/lZm588Jzyi

\r\n\u2014 Biurdanako I.A (@BiurdanakoIA) 2017(e)ko otsailak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

. @ErnaiBilbo-ko #tortura salatu du #Bilbo-ko Unamuno plazan #TorturarikEz pic.twitter.com/Oy4c2JzOjA

\r\n\u2014 herrikolore (@herrikolore) 2017(e)ko otsailak 13\n
\r\n\r\n

Gaur iluntzean ere hamaika txokotan entzungo da torturaren aurkako aldarria. Hona hemen sarean aurkitutako hainbat deialdi.

\r\n
\r\n

Gaur #Ordizia n 19:30etan PLAZAN elkartuko gara. TORTURA INON, INOIZ, INORI EZ! Lemapean #TorturarikEZ pic.twitter.com/06ddbpWf1S

\r\n\u2014 Inhar (@arte_lortu) 2017(e)ko otsailak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

5657 #TORTURA-tu
Impunitaterik EZ !!!
Aitortza Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermea
(Gipuzkoako deialdiak) pic.twitter.com/Eya42uChl3

\r\n\u2014 SortuGipuzkoa (@SortuGip) 2017(e)ko otsailak 11\n
\r\n\r\n

Bestalde, larunbatean ezagutu genuen Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta lau guardia zibil epaituko dituztela Bilboko Epaitegian.

\r\n

Martxoaren 11n, ostera, Bilbon manifestazio bat izango da: aitortza, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatuko dituzte bertan.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Torturaren itzal luzea

36 urte betetzen dira gaur Joxe Arregi torturatua hil zutela eta ordutik Torturaren Aurkako Eguna da otsailaren 13a. Torturaren itzala luzea da Euskal Herrian eta baita haren kontrako aldarria ere.

Sortuk deituta elkarretaratzeak egin ziren atzo Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Ertzaintzaren polizia-etxeen aurrean elkartu ziren Donostian eta bertan aitortza galdegin zuen Arkaitz Rodriguez bozeramaileak egiaztatuak diren 5.657 tortura kasuentzat.

Izan ere, Euskal Memoria Fundazioak beste 635 tortura kasu egiaztatu ondoren dagoeneko 5.657 dira 1960. urtetik gaur arte egiaztatutako tortura kasuak. Fundazioak 2016ko amaieran bukatu zuen txostena, baina torturaren kontrako egunaren inguruan eman ditu argitara.

Azpeitian aldiz, «Egia argitara!» lelopean torturaren aurkako ekimena egin dute egunotan. 1960tik gaurdaino Azpeitian 73 tortura kasu erregistratu direla salatu dute.

Barañainen ere gogoan izan dituzte tortura salaketak Joxe Arregi zizurkildarra torturatuta hil zeneko urtemugaren ingurumarian.

Bilbon eta Iruñean ere ekimenak izan dira torturaren aurka.

Gaur iluntzean ere hamaika txokotan entzungo da torturaren aurkako aldarria. Hona hemen sarean aurkitutako hainbat deialdi.

Bestalde, larunbatean ezagutu genuen Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta lau guardia zibil epaituko dituztela Bilboko Epaitegian.

Martxoaren 11n, ostera, Bilbon manifestazio bat izango da: aitortza, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatuko dituzte bertan.