Naiz+ Naiz+

Txitximoreren mezua, Azpeitiko festen atarian

Uztarria.eus bidez

San Inazioak bertan dira eta hasterako Txitximoreren mezua zabaltzen ari da sarean HauJiJijai batzordea.

Hona Txitximoreren mezua: «Oraindik egoera askotan antzeman dezakegu sistema patriarkalaren eragina, gure esku dago betaurreko moreekin begiradak argitzea eta eskularru gorriekin eraso sexistei tinko ematea ezezkoa. Sortu harreman berriak, heteroarauarekin puskatu eta batez ere, elkar errespetatuta ondo pasatu elkarrekin. Sistema patriarkalari egurra!»