Naiz+ Naiz+

Urriaren 1ean... Bolivar itzuliko da!

Askapena eta Komite Internazionalistak. Euskal Herriko hainbat eragile politiko sindikal eta sozialek, gure elkartasun eta babesa eskaini nahi diogu Venezuelako iraultza bolivartarrari.

Hain zuzen, intoxikazio mediatiko eta inperioen trikimailuetatik haratago, hainbat izan direlako bertan, sozialki nahiz politikoki emandako aurrera pausuak. Golpe estatu eta desestabiliazio kanpainatatik haratago, jakitun garelako prozesu iraultzaile hori herri babes izugarria duela, urteak joan ahala finkatzen ari dena bestalde.

Honela beraz, Urriaren 7an izango diren hauteskundeak tarteko, beste pausu garrantzitsu bat prozesua sendotze bidean, urriaren 1ean Bilboko Plaza Biribilean, arratsaldeko 19:00 etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu, ahalik eta eragile eta babes zabalena jaso dezan Venezuelako herriak gorriak.

GORA IRAULTZA BOLIVARIARRA!
GORA VENEZUELA!

Antolatzaileak:
Askapena y Komite Internazionalistak

Atxikimenduak:
Bilgune feminista, Colectivo de Colombianos/as Refugiados/as-BACHUE,Circulo Bolivariano "La Puebla", Euskadi-Cuba, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Marcha Patriotica (Capítulo Euskal Herria), Mumiaren lagunak, Plataforma No más Bases (Euskal Herria-Colombia), Periódico "Resumen Latinoamericano", Sare Antifaxista.