Naiz+ Naiz+

Venezuela, ikuspegi ekonomikotik

Venezuela ezagutzen ari da Euskal Herritik joandako brigada eta haien eskutik, baita gu ere. Oraingoan bertako ekonomia eredu sozioeraldatzaileen berri eman digute euren azken kronikan.

Gaur egunera arte Venezuelako ekonomia eredua petroleoan oinarritu da. Egungo petroleoaren krisia dela eta euren diru-sarrerak murriztu egin dira eta egoera honen aurrean alternatiba berriak eraikitzen hasi dira. Chavez komandanteak petroleoarekiko zegoen menpekotasuna eta bestelako produkzio-jakintzarik ez zegoela ohartuta gaur egungo egoera eman zitekeela ikusi zuen. Honen aurrean Chavezen gobernuak nekazaritza proiektuetan inbertitu zuen egoera honi aurre egiteko eta bide batez herriak elikaduraren burujabetza izateko. Hau dela eta, krisi sakon honen aurrean herri-sektoreek iniziatiba hartu eta Cahvezek hasitako proiektu horiei ekin diote baina ez soilik elikadura arloan.

1.Tiuna el fuerte

Ia 11 urte dituen kolektiboez osatutako eragile bat da. Proiektu honetan edonork parte har dezakeen arren, bere helburu nagusia gazteen aisialdia produktiboa den zerbaitetan bihurtzea da euren gaitasunak garatuz. Adibidez, graffitiak kaleetan egiten dituzten gazteek serigrafia elkarte autogestionatua sortu dute. Hip-hop, dantza, informatika eta bestelako proiektuak ere martxan dituzte.

2. Urbanismo Felipe Acosta

Aipatutako beharrizanen aurrean sormenari ekin diote gazteek eta proiektu hau jarri dute martxan. Bizikletan ibiltzeko mendian eraikitako abentura parke batean datza. Bere helburuetako bat gazteak euren aisialdirako modu berriak eratzea da lanpostu berriak sortuz, izan ere, proiektu politikoa da. Honetaz gain, parkearen eraikitzean eta ondoren izango den turismo gunean lanean aritzea ere helburu du proiektu honek. Nicolas Madurok, langile klaseko lehendakariak, proposamena onartu eta eraikuntzarako enpresa bat eskaini zien arren, gazteek uko egin zioten. Hau da euren leloa: “guk pentsatu dugu, guk egingo dugu”. Azken batean elkarrekin guztiz burukabea den alternatiba bat sortu dute honakoan oinarrituta: “JUNTXS MAS PANZA”.

3. Tres Raices

Kasu honetan burujabetza hiriko nekazaritzan oinarritu dute, nahiz eta arlo honetara bakarrik ez diren mugatzen. Adibidez, soldadura tailerra eta burdinderia. Bestalde, beraien ekoizpen organikoarekin arepak egin eta komunetan zehar banatzen dituzte. Euren formakuntza politikoa etengabea da. Beraien ekoizpen sistema prozesuaren fase bakoitzean espezializatzeari garantiza ematen diote azken emaitza ahalik eta onena izan dadin. Bestalde, denok ezagutzen dituzte produkzio-kateko fase guztiak. Soberakina (“excedente”) dagoenean honen zati bat euren “banku berdean” gordetzen dute eta diru hau proiektuak inbertitzeko erabiltzen da gainontzekoa beren auzoko “consejo comunal”-eko bankuan sartzen dute auzoak erabakitzen duen proiektuan inbertitzeko. Enpresa hauek demokrazia ekonomiko partehartzailearen adibide dira jabetza sozial komunaleko enpresa sozialistak baitira.  

4. Movimiento Semillas del Pueblo

Oposizioak hazien legea kendu nahi duela eta “Venezuela libre de transgénicos” kanpaina abian jarri dute. Euren prentsaurrekoan izan ginen eta hauek dira bertan jasotako ideia batzuk:

Produkzioaren dibertsifikazioa ziurtatu nahi dugu.

Hazi libreen ekonomia iraunkorra sustatu nahi dugu.

Haziak laborategietan ikertzearen aldekoak gara.

Modu justuan erosi eta elkartrukatzea defendatzen dugu.

Monsanto enpresa sortu denetik transgenikoen erabilera areagotu eta, beraz, gaixotasun kasuak areagotu dira.

Kontsumo ohitura batzuk sortarazten dizkigute gu gaixotu eta beraiekiko etengabeko menpekotasuna izateko.

Bizitza osasungarri baterako kultura sustatu nahi dugu.

Elikadura hainbat diru-iturri bat da, guretzat giza eskubidea.

Herri botere autonomo eta gobernu iraultzaile arteko elkarlana posible dela ikusi dugu eredu hauen bitartez. Azken irakaspen honek Euskal Herriak etorkizunean jarrai dezakeen bidea erakusten digu.