Tags surfa

0 commentaires

Belharra olatu erraldoia agertu da Lapurdiko kostan

Aspaldian bere berri izan gabe, urtea hastearekin bat Hendaia eta Ziburu arteko erlaitzaren parean agertu da berriz Belharra olatu ezaguna. Hona Stéphane Iralour surflaria bertan surfeatzen (Irudiak: Oceanman experience)

Asteleheneko irudiak dira eta bertaratu ziren surflariek hainbat irudi eta bideo hedatu dituzte Instagram bidez:

0 commentaires

Egur zati batekin Mundakako olaturekin jolasean

Postontzian: «Aurreko larunbatean Surfilmfestibal-ean botatako film labur bat bidaltzen dizuet. Film honekin itsaoaz eta olatuetaz gozatzeko modu sinplea isladatu nahi izan genuen, etxeko jendeak parte hartutako proiektu xume batean. Euskal herriko olaturik onena (Mundaka) egur zati batekin surfeatuz. -Egurrari forma ematen diona (shaper), Pablo Argüelles donostiarra. - Filmatu eta edizioa egin duena, Mikel Yerobi zarautztarra. - Musika egin duena, Unai Azkune Sopelarra. -...

0 commentaires

Belharra uhainaren agerraldia Urruñako erlaitzean

Surflariek Belharra izena ematen diote Donibane-Lohizunetik 3 bat kilometrora, itsaso barrenean, sortzen den olatu erraldoiari. Europako olaturik handienetarikoa dela erraten dute adituek. Gainera oso noizbehinka bisitatzen gaitu. Urtean behin edo bitan, askoz jota. Gaur izan da egun horietako bat eta bideoan ikusi ahal denez, surflari pare batek aukera ez dute galdu!

derniers posts
derniers commentaires