Tags topatu

0 commentaires

Topatuk bazkide kanpaina abiatu du

Loading player...

Gazte mugimenduek egunerokoan egiten duten lana gazte ikuspegitik kontatzeko lana egiten du Topatuk. Bide horretan, baina, ezinbestekoa du herritarren ekarpena, baita ekonomikoa ere. Gazte mugimenduaren oraina eta geroa kontatzen jarraitzeko bazkide kanpaina ipini dute martxan.

Norbanakoak zein kolektiboak egin daitezke bazkide HEMEN klik eginda.

Bazkideak lortzen joan ahala gainera, erronka bat proposatu diete gazte eta eragileei. «Zein izango da bazkide gehien lortuko dituen herria?...

0 commentaires

‘Ikasleak prekarietatean’

Loading player...

Ikasketak eta lana uztartzeko zailtasunak, alokairuen prezio ordainezinak, denboraren kudeaketa zaila edota garraioaren eskasiak... Askotariko arazoei aurre egin behar izaten diete Euskal Herriko ikasleek egunerokoan. Topatuk ahotsa eman nahi izan die ikasleei eta Ekhi Perrier eta Julene Etxeberri Baionako Bernart Etxepareko ikasleak, Nerea Beloki Filosofiako ikaslea, Mikel Aiartzaguena Medikuntzako ikaslea eta Zuzenbidea ikasten ari den Iker Etxeberriarekin mintzatu da.

0 commentaires

Gazteak etorkizun bila II

Loading player...

Prekarietatearen itsasoan igerian daude euskal gazte asko eta asko. 2012an Euskal Herriko 20 eta 24 urte bitarteko biztanleriaren %84,7 zegoen goi mailako ikasketetan matrikulatuta. Alta, inoiz baino prestakuntza maila handiagoa duen gazte belaunaldia dugun arren, lanik topatu ezinik edo baldintza kaxkarretan ari dira jardunean. Izan ere, langabezia tasa, izugarria da gazteen artean. Orotara, 15 eta 34 urte bitarteko 82.750 gazte daude gaur egun langabezian Euskal Herrian.

Topatu gazte atari...

0 commentaires

Gazteak, sorterria maletan hartuta, geroaren bila

Loading player...

Hautatutako ikasketek behartuta ala lanaren prekarietatetik ihesi urtero milaka gaztek atzean uzten dute Euskal Herria. Maleta etxeko oroitzapenez bete, eta herria atzean utzita Estatu espainolera, frantsera ala urrunagoko herrialdetara joaten dira. 2015. urtean, 18-34 urte arteko 13.110 gazte joan ziren Euskal Herritik. Eta azken zortzi urteetako kopurua 137.000 tik gorakoa da. Topatu gazte atari digitalak zenbaki horiei aurpegia jarri nahi izan die erreportaje honekin.

0 commentaires

Lekore lektore bila, gazte literaturari hitza emateko

LEKORE gazteen literatura argitaratzeko gazteek eurek sortutako aldizkaria da. 0. zenbakia, udazkenaz geroztik kalean da eta harpidetza kanpaina abiatu du orain editore lanetan den ITU bandak.

Gazte literaturzaleentzat alternatiba izan nahi du Jane Iturberen gidaritzapean ibiltzen hasi den proiektuak.

Topatu gazte atari digitalak, bideo honekin, Lekore aldizkaria eta bertako protagonistak aurkezten dizkigu.

Lektore izan nahi baduzu egin klik.

derniers posts
derniers commentaires