Tags trailerra

0 commentaires

«Amoroto. Ginena eta garena, ahotik bihotzera»

Loading player...

Amorotarrak memoria historikoaren puzzlea osatzen hasi dira, herriko amuma eta aitxitxeen berben bidetik. Amorotoko Udalak sustatuta eta Traola Produkzioaren eskutik, dokumentala egiten ari dira, atzera eta, aldi berean, aurrera begira.

«Amoroto. Ginena eta garena, ahotik bihotzera» du goiburu ikus-entzunezkoak eta maiatzaren 6an herriko elizan izango da estreinaldia.

0 commentaires

‘Gaur 8 azokan’ dokumentalean astero Ordiziako azokara doazen emakumeak omendu dituzte

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin dute dokumentala. Bideoa: GoierrikoHitza

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa ere proiektatu dute. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira...

derniers posts
derniers commentaires