Alex Areizaga

Popeye bidea Rigloseko paretetan gora

Rigloseko haitzetan pareta ederrak eskala daitezke, horretarako gaitasuna eta gogoa izanez gero. Popeye bidea horietako pareta bat da. 6b, 7a+, 7b, 6c+, 7c, 4+ zailtasuneko zatiez osatua dago, eta "bisera" izeneko zatia du amaieran; hala ibiltzen ez garenok, pareta latz baten gisara defini genezake. Andoni Ormazabal, David Carretero eta Kosme Aldazabalek goiz pasa ederra egin zuten bide honetan gora, eta guk, grabatzeko aukera paregabea izan genuen. Lehen aldia zen halako pareta batean dronarekin grabatzen genuena, eta hau da emaitza. Eskerrik asko guztiei.