Andoni Lubaki naizplus bloga

Heroi anonimoak ate joka

Al0104200001
Heroi anonimoak ate joka

"Bolondresak gara guztiz" dio Aitor Araña-k. Arkitektura teknikoa amaitzeko asignatura bat bakarrik falta zaio Urretxuar gazte honi. "Baina egoera ikusita indar eta gogo gehiago ari naiz jartzen Gurutze Gorrian bolondres lanak egiten".

 

Ia egunero irteten dira etxetik atera ezin dutenei erosketak egin eta jarraipen bat egitera. Ez dira etxeetara sartzen, distantzia mantendu behar izaten dute. "Batzuk aislatuta daude positibo eman dutelako. Ez dute inor inguruan edo dituzten pertsonak arriskuan egon litezke kutsatu ez gero. Orduan guk egiten dugu zubi lan hori" dio bere adiskidea den Aitor-ek ere. 

Bolondres lanetan Legazpin

"Farmazian sartu eta bertako nagusiak lehenbizi gu atenditzen gaitu. Beharrezko ginela esan zigun egun batean. Jendea orokorrean solidarioa da. Asko baloratzen dute gainera gure lana eta erraztasun ugari ematen digute" esan du Aitor Araña-k.