0 commentaires

Isolamendu bikoitza

Isolamendu bikoitza

A.M argeliatik iritsitako etorkina da. Hondarribian Gurutze Gorriak gestionatzen duen aterpetxean dago. Coronavirus-a du. Eguna gela baten barruan pasatzen du. Egunean behin etortzen zaizkio erropa zikina hartu eta garbia ematera. Gela garbitzen diote horretarako prestatuta dauden garbitzaileak. "Oso ondo portatzen dira nirekin Gurutze Gorrikoak, bista onak ditut eta ez naiz aspertzen" dio A.M.-k. Argelia gogoan du beti eta bere herrialdean non bizi den eta inguruan zer ikusi daitekeen esaten dit. "Ezin naiz kexatu. Oso ondo hartu naute. Ondoan beste etorkin eta errefuxiatu batzuk ditut. Badakit bolondres egiten dutela lan eta asko eskertzen diet ni zaintzera etorri direnei. Irten eta laguntza hori itzultzea gustatuko litzaidake".

Egunean behin bakarrik irten ahal da A.M. bere gelatik, garbitzera etortzen zaien unean hain zuzen ere. Irudian gela garbitzen diharduten bitartean, kanpoan zai dagoela ateratako argazkia da. 

/