Ion Telleria

Altsasu eta Gure Esku Dago, iragana behar luke batak, etorkizuna besteak... ia

Galbahetik180608
Altsasu aste honetan eta Gure Esku Dagoren 2014ko giza katea.

Altsasuko gazteen atxiloketak marraztu du aste honetako albiste iluna. Asteko irakurrienen artean atxiloketaz gain Guardia Zibilak herritarrekin izan zuen jarrera eta mobilizazioak izan dira nabarmen.

Madrilen gobernu berria aurkeztu du Pedro Sanchezek eta begiratu diegu izen zehatzei, bereziki urte luzez gurean torturari erabat loturik ageri den Fernando Grande-Marlaska. Estrasburgek Espainia torturengatik zigortu dituen kasu gehienetan bera zen instrukzio epaile.

Nafarroan euskararen aurka egin zuten manifestazioari ere begiratu diogu eta haren harira Herman Tertschek zabaldu zuen Leitzako pediatraren gezurrezko istorioari.

Iganderako Gure Esku Dagok deitu duen erronka handiari begira amaitu dugu astearen errepasoa. Bost urteko ibilbidea borobiltzeko aukera dela esan du gaur bertan Angel Oiarbidek Info7 irratian.