0 commentaires

ETAren erabakiaren 5. urteurrena, Altsasu eta ‘Machote, kontuz’; asteari begirada

2011n, orain dela bost urte, ETAk hartu zuen erabaki historikoak marraztu du aste honen nondik norakoa. 9 minutuko bideoerreportaje honetan saiatu gara laburtzen bide honetan aurreratutakoa, blokeoaren arrazoiak eta bera gainditzeko bideak.

Loading player...

Dezenteko hizpidea eman du gaiak, noski, bereziki bi gai nagusitu dira, Eusko Alderdi Jeltzaleak gaiarekiko izan duen jarrera denbora honetan (Ramon Solaren erreportajea gaiaz) eta Espainiako Kongresuan PPk beste behin ere bakebideari ezarri dion blokeoa (PPren betoa adierazpenari).

Behar eta nahi adina ez baina asko hobetu da gehiengoaren bizimodua azken urteotan, hala ere, batzuk lehengo garaien falta somatzen dutela dirudi. Ezin uler daiteke, bestela, Altsasun Guardia Zibilarekin goizeko ordu txikietan izandako gertakari batek sortu duen zalaparta.

Erregimenaren indarrek aldaketaren gobernuaren aurka jotzeko baliatu zuten gertakaria, egiari baino komeni zitzaienari begiratuz Barkosen exekutiboa estu hartzeko asmoz. Altsasuko herritarrek salatu zuten Nafarroako Gobernuak berak ere lehen kolpean bertsio ofizialari soilik erreparatu ziola. Astelehenean patxara gehiagorekin edo gaia hobeto aztertzeko beharra nabarmendu zuen Barne sailburuak. (Altsasuko gaiaz albisteak)

Bertsio ofizialaren helburua zein zen nahiko garbi geratu zen elkarte ultraeskuindar batek antolatutako protestan, Guardia Zibilaren aldeko protestan.

Independentismoaren aurkako oihuekin hasi ziren eta feministen aurkakoekin jarraitu:

Hori gutxi ez eta Altsasuko gertakari baten harira Iruñeko alkatearen dimisioa eskatu zuten bertaratutakoek, UPNko kargu nagusiak tartean:

Noski, berriketa artean gutxien entzun dena Altsasuko bizilagunen hitza. Info7 irratian eman zuen honen berri Beñat altsasuarrak:

Ez du ia inork zabaldu, baina gaur bertan Martxelo Diazek jaso du foruzainen aurrean guardia zibiletako baten bikoteak egin zuen adierazpenak bertsio ofiziala gezurtatzen duela.

Guardia Zibilaren «izen onaren» babesean aritu dira espainiarzaleak, itxura guztien arabera emaztea hil eta gero bere buruaz beste egin duen beste guardia zibil baten istorioak itxi duen aste honetan.

Eta honetan agur bat ere bai, aldaketaren bidean mingarria izan ahal den agurra, Nafar Telebistarena:

Beste agur bat, Fernando Larruquertena, aste honek utzi diguna. Besteak beste, Nestor Basterretxearekin batera ‘Ama Lur’ filma mitikoaren zuzendaria. Bere omenez igande honetan NAIZen eskainiko dugu pelikula.

Udazkeneko kanta, «matxoteei» begira

Aktualitateaz harago batean eta bestean zer esana eman duten beste gai batzuk ere bai. Matxismoari loturiko hiru gaik zer esana eman dute aste honetan. Batetik, asko ez dela sarean zabaldu zen bideo baten harira horren ezagun egin ziren Luna eta Enrich Eibarko jokalariena, Ipuruan inoiz baino txalo gehiago jaso zituzten :(, Frantzian zer esana eman duen kasu bat ere bai, zuzenean ikusi ahal izan baizen gizonen artean horren errotua den «Ez esan du baina Bai esan nahi zuen» pentsamolde aldrebesa, Oihana Llorentek jaso du bere blogean gaia, «Ezetza beti da ezetza».

Eta salaketa utzi gabe, baina asteburuari dantzaz ekiteko, mugikorretik mugikorrera hegan dabilen kanta bat: «Machote kontuz ibili, aurrean egongo gara beti, edozein erasori guk hortak erakutsiz. Emakumeak baturik, ez dago gu gelditzerik...»

Asteburu on!

/