Ion Telleria

Gezurra, itxurakeria eta laino beltzak; «errelatoa», pentsioak eta Katalunia

Galbahetik-20180323
Asteko irudietako batzuk.

Asteari Info7 irratian egin ohi diogun errepasoa. Belen Gonzalezen agurra tarteko Guardia Zibilak egin dituen atxiloketetatik abiatu gara, errelatoaz esaten eta ezkutatzen direnak abiapuntu hartuta. Pentsionisten mobilizazio jendetsuen ostean kaleko aldarria Gasteizko Legebiltzarrera eraman dute asteon eta protestetan parte hartu arren, horiei bide egiteari uko egin diote EAJk eta PSEk PPren laguntzarekin. 

...eta Katalunia. Zuzenean ginela jakin dugu ERCko Marta Rovirak ere erbestearen bidea hartu duela.