0 commentaires

Oriamendi

Oriamendi

Por Dios, por la patria y el Rey
Lucharon nuestros padres.
Por Dios, por la patria y el Rey
Lucharemos nosotros también.

Horrela dio Oriamendi izeneko kantak. 1936an Gipuzkoa suntsitzera abiatu ziren karlistek horixe zuten ahoan. Jaungoikoaren izenean, Espainiaren izenean eta Erregearen izenean bestela pentsatzen zuten herritarrak hiltzeko asmo garbiarekin abiatu ziren karlistok. Hainbatek pentsa dezake iraganeko gauzak direla eta gaur egun pentsamendu horrek ez duela lekurik gurean baina Iruñeko alkatea den Enrique Mayak kargua hartu eta berehala hartu dituen erabakiek kontrakoa pentsatzera eramaten naute. Izan ere, Corpus egunean horretarako diru sailik ez bazegoen ere kalean belarrezko tapiza jartzea, Udaletxeko balkoian ikurriña erakutsi nahi zutenak kolpatzea eta Pleno aretoan Borbondarraren argazkia berriz ezartzea, ez da Oriamendin kantatzen zenaren bertsio modernoa besterik.

Karlismoak eta bere ideologiak bizirik dirau, zutik eta agintzen diraute 1936an errepresioaren bitartez aberastu ziren familiek eta urteetan ezarritako ixiltasunak zigorrik gabe irautea ahalbidetu die.

1936ko abuztu gorria oso presente eduki beharko genuke areago mugimendu faxista harrotzen ari den honetan.

/